Oporraldia aparteko arazorik gabe hasi da errepideetan

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 450.000 joan-etorri espero ditu datozen egunotan

Erredakzioa
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Aste Santuko oporretarako irteera fasea atzo hasi zen Hego Euskal Herrian, errepideanarazo nabarmenik sortu gabe. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi dutenez, gaur arte zabalik da irteera.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepideetan Aste Santuko oporraldian 450.000 joan-etorri egingo direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Hainbeste ibilgailu ibiltzeak sor ditzakeen arazoei aurre egiteko, Ertzaintzak zainketa lanak areagotuko ditu, eta irteera tarteak dirauen bitartean, Trafiko Zuzendaritzak mugatu egin du kamioien zirkulazioa. A-8 autobidean, berriz, Sestaotik (Bizkaia) Liendorako (Espainia) noranzkoan, bide itzulgarria —zirkulazioaren arabera, bide horren norabidea alda daiteke— jarri du martxan. Nafarroako Foruzaingoak ere neurriak hartu ditu joan-etorrien hazkundeari aurre egiteko. Aste Santuko oporretarako irteera eta itzuleretan, Foruzaingoak abiadura, alkoholemia eta droga kontrol gehiago egingo ditu. Orotara, 204 foruzainek egingo dute lan.

Datorren astelehenean, hilaren 25ean izango da oporretako itzulera Nafarroan. Foruzaingoak ez du ordurik zehaztu. Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara, ordea, bidaiariak 15:00 eta 00:00 bitartean itzuliko direla ohartarazi du Trafiko Zuzendaritzak. Gainera, oporretako itzulera asteartera arte luzatuko du Gipuzkoan, hilaren 26ra arte; izan ere, egun horretan baimenduko die zirkulazioa Lapurdirako norakoan doazen kamioiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.