Korsika

Oporretarako etxe bat suntsitu du leherketa batek Korsikan

Lehergailuekin egindako eraso baten bidez, oporretarako etxe bat suntsitu dute bart goizaldean Korsika iparraldeko Santa Maria di Poggio herrian. Oraindik ez dago argi nork egin duen erasoa. Azkenaldian, ugaritu egin dira oporretarako etxeen kontrako atentatuak.

2003ko azaroaren 3a
13:43
Entzun
Korsikako agintariek jakinarazi dutenez, oporretarako etxe hori eraikitzen ari ziren oraindik, baina egundaino egindako lana erabat suntsituta geratu da.

Korsikako talde armatu handienak, FLNC-Borrokalarien Batasunak, horrelako ekintzarik ez zuela egingo iragarri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.