Zehazki, IUN-NEBren proposamen bat eta Aralarren beste bat onartu ditu Nafarroako Parlamentuak: Sartagudako Memoriaren Parkeari 150.000 euroko dirulaguntza ematea aurreikusten duena, Ezker Batuarena, eta mendiko ibilbideak berreskuratu eta markatzeari buruzkoa, Aralarrena.
Aurrekontuak eztabaidatzeko osoko bilkura atzo hasi zen, baina eztabaida uste baino gehiago luzatu zenez, gaur goizean egin da bozketa, eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektua aurrera atera da UPNren eta CDNren aldeko botoekin. Oposizioko talde guztiek, PSNk, IUN-NEBk, Aralarrek, EAk eta EAJk osoko zuzenketak aurkeztu zituzten egitasmoaren aurka.
Orotara, 3.300 milioi euro biltzen dituzte Nafarroako aurrekontuek.
Nafarroako aurrekontuak
Oposizioak aurkeztutako 881 zuzenketetatik bi besterik ez dituzte onartu Nafarroako aurrekontuetan
Nafarroako Legebiltzarrean 2006ko aurrekontu proiektua bozkatu dute gaurko osoko bilkuran, eta aurrera atera dira Iruñeko Gobernuan kide diren UPNren eta CDNren aldeko botoekin. Oposizioko talde guztiek egitasmoaren aurka egin dute. Oposizioak 881 zuzenketa aurkeztu ditu, baina horietatik bi baino ez dira atera aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu