Mozioa ostiralean eztabaidatuko dute udaleko osoko bilkuran. Hala dio: "Iruñeko Udalak gaitzetsi egiten du Enrique Maia alkateak CANen kudeaketan izaniko jokaera; horregatik, beharrezkotzat jotzen du haren dimisioa".
Maia "damututa" azaldu zen Nafarroako Kutxako bileretan dietak kobratzeagatik. Azaldu zuenez, dieta horiek "handiak" ziren. Esan zuen Iruñeko alkate gisara bileretara joan behar zuela eta dieten zenbatekoa ezagutu zuen "lehen unetik" lan egin zuela dieta horiek kentzeko. "Dietak eta batzordea bera desagertu ziren, kutxaren antolaketa berriaren aurrean".