Oposizioetan irakasle erdaldun elebakarrei lekua egitea salatu dute

ainara arratibel gascon
2008ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Larunbatean BECen eta Biurdana Institutuan egingo diren oposizioetan irakasle erdaldun elebakarrentzat lanpostuak eskainiko direla salatu du Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak: «Irakasle erdaldunak euskaldundu ezinik ari dira administrazioak, eta hizkuntza eskakizunik gabeko irakasle gehiago izango dira datorren urtean hezkuntzan. Egoera okertu besterik ez du egiten lan eskaintza publiko honek».Hala, galdera zuzen bat egin nahi izan diete Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Tontxu Camposi eta Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Perez Nievasi. «Irakasle erdaldunek euskaraz irakatsiko al dute?».

Nafarroako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailen proposamen «panpoxoen» atzean «azpijokoa eta iruzurra» besterik ez dagoelanabarmendu dute. «Eskolak Euskaldundu Herri ekimenean gauden hezkuntza eta hizkuntza eragileak nazkatuta gaude iruzurrekin».

Haien arabera, 16 urteko hiru ikasletik bat baino ez du euskalduntzen egungo hezkuntza sistemak. «Konponbideak behar ditugu 16 urteko Euskal Herriko ikasle guztiek euskara ezagutu dezaten. Haien eskubidea daderrigorrezko irakaskuntza amaitzean euskararen ezagutza izateta».

Hori ikusirik, dei egin diete herritarrei euskarazko irakaskuntzaren aldeko apustua egiten jarri dezaten. Agintariei, berriz, ikasleen hizkuntza eskubideak errespetatzeko eskatu dute «beste behin» Eskolak Euskaldundu-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.