Meritxell Batet ordezkari sozialistak zehaztu du PPren argudioak entzungo dituztela baina posible dela aukeratutako prozedura "egokiena" ez izatea. Uste du presa ez dela "ona" halako erreforma bat egiteko. PPk, baina, ahalik eta azkarren egin nahi du aldaketa, eta bi zuzenketa aurkeztu dizkio tramitatze fasean dagoen lege proiektu bati.
CiUko Jordi Janerentzat ere mahai gainean jarri den erreformak "hausnarketa global bat" eskatzen du. Gaspar Llamazares Ezker Anitzako kidearen arabera, berriz, PPren asmoek urratu egin dute Kongresuaren legedia, ez baitira epeak bete.