'Haika-Segi auzia'

"Orain bi hilabete hasi zen epaiketa, eta argi eta garbi geratu da ez dagoela ezer"

'Haika-Segi auzian' auzipetuta dauden hainbat gaztek esan dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean beraien kontra egiten ari diren epaiketan "gazteria eta herri oso bat" epaitzen ari direla. Diotenez, epaiketa hasi zenetik bi hilabete pasa direnean, "argi eta garbi ikusten da ez dagoela ezer", eta oraindik beraien kontrako inputaziorik ez dagoela salatu dute. BEraien kontrako "jazarpena salatzeko" hainbat enbaxadetara gutunak bidaliko dituzte.

2005eko apirilaren 2a
17:34
Entzun
'Haika-Segi auzia' abiatu zenetik bi hilabete pasatu direnean, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketa egiten ari zaizkion eta kalean dauden gazteen epaiketaren balorazioa egin dute prentsaurrekoan. Beraien iritzian, bi hilabete hauetan "argi eta garbi geratu da ez dagoela ezer".Eskubide zibil eta politikoak "guztiz urratuak" izan direla esan dute, etahaien irudiko, "42 gazte epaitzera zihoazela pentsaturik, gazteria eta herri oso batekin aurkitu dira". Azpimarratu dutenez, "egindako lana eta borrokari esker, epaiketari berari buelta emango diogu guztion artean".

Epaiketa egiten bi hilabate pasa dira, eta "inputazio zehatzik gabe" jarraitzen dutela azpimarratu dute. "Gazte mugimenduko kide izateagatik" epaitzen ari direla berretsi dute. Gauzak horrela, 14 lagunek espetxean jarraitzen dutela salatu dute, eta askatzeko eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.