Oraingoz, hiru medikuk deklaratu dute inputatu gisa
Haur lapurtuen auzien harira, oraingoz bost medikuk deklaratu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako epaitegietan: hiruk inputatu gisa eta bik lekuko gisa. Astelehenean, Donostiako auzitegian, ginekologo batek eta emagin batek deklaratu zuten inputatu modura. Donostiako Probintzia Ospitalean 1975ean legez kontrako atxiloketa egitea leporatzen diete bi sendagileei.Biak erretiroa hartuta daude orain. Bizkaian, bestalde, beste ginekologo batek deklaratu zuen inputatu gisa. Hura, Derioko (Bizkaia) kasuaren harira deitu zuten auzitegira. Derion ireki zuten hilkutxan ez zuten giza arrastorik topatu. Tolosako Asuncion klinikako mediku batek eta emagin batek, berriz, lekuko modura deklaratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu