Ordenantza bat egin arte, meskitak jartzeko eskariei ez diete erantzungo Bilbon

Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Bilbon meskitak eraikitzeko baimenik ez du emango oraingoz udalak. Horiek arautzeko ordenantza bat egin arte eskariak geldituta geratuko direla jakinarazi du Ricardo Barkalak, Bilboko Hirigintza zinegotziak. Gaia aztertzen ari direla esan du, eta hirigintza plana aldatzea proposatuko diotela udalbatzari, gero ordenantza bat egin ahal izateko. Barkalak esan du herritarren artean «kezka» zabaldu dutela meskitak zabaltzeko asmoak, eta arautu beharra dagoela nabarmendu du. Bi meskita eraikitzeko baimenak eskatuak dituzte jadanik.

Oposizioko alderdiek kezka azaldu dute erabakiari buruz. PPk babestu du erabakia. Izatez, hark zuen eskatua ordenantza bat, herritarrekin «gatazkak» saihestuko direlakoan hala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.