Berdintasun ordenantzaren eredu bat eskaintzen du atzo aurkeztutako gidak. Hona hemen xede, arau eta konpromisoetako batzuk:
•Hizkuntza eta estereotipoak. Hizkera ez sexista erabiltzea. Aurreiritziak saihestea; andre zein gizonen rol estereotipatuetan oinarritutako adierazpenik edo irudirik ez erabiltzea.
•Enplegua. Udalean eta enpresa zerbitzu emaileetan, honakoak aztertzea: berdintasunezko kontratazioa eta soldata, emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua maila guztietan, generoan oinarritutako bereizketa profesionala eragozteko neurriak, amatasun eta aitatasun baimenak parekatzeko neurriak, bizitza pertsonala eta lana uztartzeko neurriak...
•Gizarte zerbitzuak. Diru laguntzak esleitzean, zaintza lanei lehentasuna ematea; andreen eta gizonen ardura partekatua bultzatzea.
•Sexu eskubideak. Afektibitate, sexu eta ugalketa harremanen eta genero nortasunaren askatasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea.
•Oroimena. Andreek udalerriko garapenean egindako lana aitortu eta ikusaraztea.
•Mugikortasuna. Udalaren mendeko garraio publikoetan genero ikuspegia txertatzea, eta horren araberako aldaketak egitea ibilbide, maiztasun edota ordutegietan.
Ordenantza eredua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu