Ordezkaritza zabala izan da Agirreren kargu hartzearen antzezlanean

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 8a
00:00
Entzun
Jose Antonio Agirre lehendakariaren kargu hartzea eta lehen Jaurlaritzaren eraketa antzeztu zuten atzo Gernikako Batzar Etxean. Ordezkaritza zabala izan zen. Besteak beste, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Markel Olano, Jose Luis Bilbao eta Xabier Agirre Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako ahaldun nagusiak, Jose Antonio Pastor PSEk Legebiltzarrean duen eleduna, Iñigo Urkullu EAJren EBBko burua, Josu Erkoreka EAJren Espainiako Kongresuko diputatua eta Andoni Ortuzar EAJren BBBko burua. Atzo 74 urte bete ziren Gernikako arbolapean Agirrek lehendakari karguaren zina egin zuenetik, eta egun hori gogoratu du Sabino Arana fundazioko AL50 batzordeak antzerkiaren bitartez. Halaber, aurten Agirre lehendakaria hil zenetik mende erdia bete dela oroitarazi dute. 90 aktore eta figurantek parte hartu dute antzezpenean. Gobernua eratu zeneko hitzaldiak, presidentzia mahaiaren eraketa, gudarien desfileak eta lehenengo Jaurlaritzari egindako arma aurkezpena antzeztu zituzten. «1936ko urriaren 7 hartako uneak» gogoratzea zen xedea. ETBk dokumentala egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.