genero indarkeria

Ordizian gizonezko bat atxilotu dute, bikotekide ohiari eraso egin diolakoan

Urruntze agindua apurtzea ere leporatzen diote.

Berria.info
2012ko maiatzaren 8a
17:50
Entzun

Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ordizian (Gipuzkoa), ustez bikotekide ohiari jotzeagatik. Gizonari urruntze agindua bete ez izana ere egozten diote, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur azaldu duenez.

Ustezko erasoa 18:00 aldera gertatu zen. Iturri beraren arabera, emakumezkoa bikotekide ohiaren etxera joan zen, gizonak seme-alabekin herrialdetik irteteko beharrezkoak zituen hainbat dokumentu betetzera. Ustezko biktimaren arabera, bikotekide ohiak iletik tira zion, eta salatu du eraso egin ziola etxetik irtetea lortu ondoren ere. 

Emakumea larrialdi zerbitzuetara deitzen saiatu zen, baina gizonak sakelako telefonoa puskatu zion. Hainbat lekukok eman zieten abisua ertzainei, eta han bertan atzeman zuten.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.