Ordu erdiz argindarrik gabe izan dira Gasteizko lau mila bat etxetan

Besteak beste, udaletxean nozitu dute etena, eta udalbatzarraren osoko bilkura eten behar izan dute.

2007ko abenduaren 27a
13:50
Entzun
Iberdrolako sarean izandako matxura baten ondorioz, ordu erdiz argindarrik gabe egon dira Gasteiz erdialdean. Gutxi gorabehera, lau mila bezerori eragin die etenak.

11:15etatik 11:45 izan dira argindarrik gabe, etxebizitzetan ez ezik, denda, taberna eta zenbait erakundetan, hala nola, Gobernu Zibilean eta udaletxean. Hain zuzen ere, udalbatzarraren osoko bilkura bertan behera utzi behar izan dute etenagatik.

Iberdrolako iturriek agertu dute oraindik ez dakitela matxura zerk eragin duen. Bi aukera ari dira aztertzen: lurpeko hariren bt hondatuta egotea, edo une batean sareak gain karga izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.