Ordu aldaketa

Ordua 03:00etatk 02:00etara aldatuko da gaur gauean

Europako Batzordearen ahokuari jarraituz gero, azken aldia izan liteke erlojua neguko ordutegitik udakora aldatu beharko dena.

Klaus Rinkes artistaren 'Zeitfeld' istalazioa, Alemaniako Dusseldorf hirian. FREIDEMANN VOGEL, EFE
2018ko urriaren 27a
08:40
Entzun

Bihar gaur baino ordubete lehenago argituko du, eta ordubete lehenago ilundu. Izan ere, gaur gauean, 03:00ak heltzen direnean, 02:00etara aldatuko da ordua. Lotarako ordubete gehiago izango du, beraz, bihar iratzargailuarekin jaiki behar duenak, eta gauak ordu bat gehiago izango du itzarrik baliatu nahi duenarentzat ere.

Ordulariak udako ordutegitik negukora aldatzeko beharra izango den azken aldia izan liteke, baldin eta Espainiako eta Frantziako gobernuek Europako Batzordearen aholkua betezen badute eta urte osoan ordutegi berari eustea erabakitzen badute. Hala eginez gero, estatuek udako ala neguko ordutegia hautatu beharko dute. Udakoa aukeratzen badute, 2019ko martxoaren 31n egingo lukete azkeneko ordu aldaketa. Negukoa aukeratzen badute, berriz, 2019ko urriaren 27an azken aukera legoke ordu finkoa ezartzeko, Bruselaren bide orriaren arabera.

Datorren urteko apirila baino lehen jakinarazi beharko dute estatu kideek udako ala neguko ordutegia nahiago duten. Neguko ordutegiarekin, udan egongo lirateke aldaketak: Euskal Herrian 06:00 aldera argituko luke, eta 21:00 aldera ilundu. Udako ordutegiarekin, berriz, neguan leudeke alderik handienak: 09:00ak baino beranduago argituko luke goizak, eta 18:15 arte ez luke ilunduko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.