18/98 auziko epaia ez du eman oraindik Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina dagoeneko espetxeratu egin dituzte auzipetuetako gehienak eta zigorrak gogorrak izango direla iragarri dute.
Atxiloketa eta espetxeratzeak hasi aurretik, epaia zigortzailea izan zitekeela susmatuta, mobilizatzeko deia egin zieten auzipetuek herritarrei. Zehazki, bi mobilizazio proposatu zituzten: manifestazio nazional bat egitea eta ordubeteko lanuztea. Hain zuzen ere, kartzelatzeak gertatu zirenean, gaurko egunerako jarri zuten data, 12:00etatik 13:00etara.
Hala, lanuzteez gain, ehunka elkarretaratze egin dira herrietan eta lantoki atari askotan. Besteak beste,
LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin dute bat deialdiarekin. BERRIA argiratzen duen EKTko langileen batzarrak ere bat egin du lanuztarekin.
Ordubeteko lanuzteak egin dira 18/98ko auzipetuekin bat egiteko
Mobilizazio horien bidez auzi politiko horretan epaitutakoen kontra iragarri dituzten zigor handiak salatu nahi izan dituzte. Besteak beste, LAB, ESK, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek egin dute bat deialdiarekin. BERRIA argitaratzen EKT enpresako langileek ere lanuztea egin dute, batzarrak hala erabakita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu