IXTEKO ORDUAK
•Tabernak. Lanegun eta igandeetan, 01:00etan. Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperan, 02:30ean. Ekainetik irailera bitartean, ordu erdi gehiagoz ireki ahal izango dituzte.
•Pubak. Lanegun eta igandeetan, 02:30ean. Ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan, 04:00etan. Ekainetik irailera arte, ordu erdi gehiagoz.
•Diskotekak. Lanegun eta igandeetan, 04:30ean. Ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan, 06:00etan.