Bidaiariak etengabe galtzen ari dira, eta neurriak iragarri ditu Espainiako Sustapen Ministerioak: Iruñeko, Hondarribiko eta Forondako aireportuak ordu batzuz itxi egingo dituzte, gastuak txikitzeko. Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrek adierazi du eskaintza eskariari egokitu behar zaiola. Oraingo ordutegiarekin alderatuta, heren bat gutxiagoan egongo dira zabalik aireportu horiek. Neurri horrekin, aurre egingo diote airepoertuak ixteari, ministroaren hitzetan.
Pastorrek iragarri du azterketa bat hasiko dutela aireportu bakoitzaren egokerari buruz, eta "neurrira egindako trajea" taxutuko dutela bakoitzarentzat, duten eskariaren araberakoa. Hegazkin konpainien ordutegiak-eta egokitu beharko dituzte. Nolanahi ere, ministroak adierazi du lau orduko aurrerapenarekin abisatuz gero hegaldiak ateratzeko modua jarriko dutela.