aht

Oregik "ia ziurtzat" jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak lanen zailtasuna nabarmendu du.

AHTaren Zumarragako lanak. GOTZON ARANBURU, ARGAZKI PRESS
2014ko abuztuaren 6a
09:40
Entzun

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak gogorarazi du AHTaren Zumarragako tuneleko lanak geldirik daudela, maiatzean izandako luizi baten ondorioz. Ziurtatu du toki horretan "segurtasun bermatzeko" prozedura jarraitzen ari dela Jaurlaritza, "berme guztiekin" lanekin jarraitu ahal izateko. Radio Euskadin egin ditu adierazpenok. 

"Ia ziurtzat" jo du tunel horretarako aurrekontua igoko dutela, tunela "berregin" eta erori den barrunbea "berreskuratu" ahal izateko. Oregiren arabera, AHTaren lanak "oso korapilatsuak" dira, orografiarengatik.

Garoña "behin betiko" ixteko eskaera

Horrekin batera, Garoña "behin betiko" ixteko eskatu du Oregik; horrela, Espainiako Segurtasun Nuklearreko kontseilari Cristina Narbonari erantzun dio. Narbonak nabarmendu zuen Nuclenorrek arrazoi ekonomikoak argudia ditzakeela, Garoña berriz irekitzeko.

Oregik kezka agertu du halako erabaki batek ekar ditzakeen ondorioengatik. "Lehen belaunaldiko zentrala da Garoña, harengandik espero zirenak bete dituena. Horregatik Jaurlaritzatik hura baldintzarik gabe ixteko eskatu dugu eztabaidagune guztietan, eta hala ere, audeville baten aurrean gaude. Egun batean itxi egingo dela esaten digute, hurrengoan bilera egin behar dutela, eta hala, Garoñari buruzko hitz egiten eman dugu azken ikasturtea".

Horiek hala, "seriotasun gehiagorekin jokatu" eta Garoña "behin betiko" ixteko eskatu du Oregik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.