2010ean atxilotu zituen Ertzaintzak Orhantza Alegria eta Xabier Otamendi Azpeitiko gazteak (Gipuzkoa). Iosu Urbieta presoa askatzeko eskatzen zuen pintaketa bat egitea egozten zieten, eta horrekin, "terrorismoa" goratzea.
Otsailean epaitu zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen pintaketak egiteagatik eta ihes egiten saiatzeagatik. Zortzi urteko inhabilitazioa ere eskatu zuen.