Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Zubieta paretik atera dute gorpua Donostiako suhiltzaileek. Gizonezkoak 71 urte zituen.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 09:40an jaso dute deia Oria ibaian gorpu bat agertu dela esanez. Usurbil eta Donostia artean agertu da gorpua, Txikierdi parean. Suhiltzaileak bertara joan dira, eta gorpua atera dute. Erabat jantzita zegoen.