heriotza

Orion aurkitutako hilotzak eskopeta tiroa zuen buruan

Oraindik ez dakite norena zen igandean aurkitutako gorpua. Orioko (Gipuzkoa) padura inguru batean topatu zuen herritar batek. Astebetetik gora zeraman hilda.

2010eko abuztuaren 25a
13:50
Entzun
Ertzaintzako iturriek jakinarazi duenez, igandean Orion aurkitutako hilotzak eskopeta tiro bat zuen buruan. Hain zuzen ere, ikerketarekin aurrera segitzen du Ertzaintzak, eta gorpua norena zen argitzea lehentasun duten arren oraindik ez dute lortu identifikatzea. Desagertuen zerrendak aztertzen ari da Ertzaintza, hilotza hor ageri den norbaitena den jakin nahian.

Joan den igande arratsaldeko lauak aldera herritar batek aurkitu zuen hilotza, Orioko padura inguru batena -hasieran Aia zela zabaldu zen-. Ordurako usteltze prozesua aurreratua zegoen, eta hasieran kosta egin zitzaien gorpua gizon batena edo emakume batena zen zehaztea. Dena den, nahiko argi ikusi zuten indarkeria zantzuak zituela. Donostiako auzi-medikuntzako zerbitzuan hainbat froga egin ondoren, 40 urte inguruko gizonezko batena zela zehaztu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.