Ormaiztegin milaka arrain hil dira, zabortegi batean izandako isuriarengatik

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Ormaiztegiko Udalak salatu duenez, igande arratsaldean isuria izan zen Lurpe zabortegian, eta, horren ondorioz, milaka arrain hil ziren Estanda ibaian (Gipuzkoa). 18:15 inguruan eman zioten isuriaren berri udalari. «Ibaia erabat beltza zegoen. Ordurako herritar batek emana zien abisua larrialdi zerbitzuei», azaldu dio BERRIAri Jon Intxausti alkateordeak. Berehala jarri ziren harremanetan Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin; baita zabortegiko arduradunekin ere.

Intxaustik salatu du ez dela halako isuri bat gertatzen den lehenbiziko aldia. «Baina nik sekula ez nuen Estanda ibaia horrela ikusi». Lurpe zabortegia Cespa enpresak kudeatzen du, eta industriako hondakinak biltzen ditu. Zabortegiak isurtzen dituen lixibatuak Legorretako araztegira (Gipuzkoa) igortzen ditu Cespak. «Hodi baten bidez egiten du, baina kasu honetan, hodi hori askatu, eta isuria izan zen ibaira», azaldu du Intxaustik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.