Ormazabalek dio Befesak eginiko eskaintza baino eraginkorragoa dela FCCrena

FCCk Zubietako errauste plantarako proposatutako sistemak %7 energia gehiago berreskuratuko luke

jon olano
Donostia
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Eskaintza ekonomiko hobea egiteaz gain, FCC buru duen enpresa taldeak sistema tekniko eraginkorragoa proposatu du Zubietako errauste planta (Gipuzkoa) kudeatzeko. Horrela esan du Carlos Ormazabal Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidenteak. Izan ere, FCCren proposamenak Befesarenak baino %7 energia gehiago berreskuratuko lukeela dio Ormazabalek. Eskaintza ekonomikoa eta teknikoa uztartuz gero, 48 punturen aldea dago FCC buru duen enpresa taldearen eta Befesak zuzentzen duen enpresa taldearen artean.

Ormazabalek azalpenak eman zituen atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan,FCC taldeko AE&E Innova enpresa ustez ez delako ekonomikoki fidagarria eta talde bereko Serbitzu SL enpresarenzuzendari Xabier Agiriano EAJko kidea delako. AE&E Innova ekonomikoki fidagarria dela esan zuen Ormazabalek, hala adierazi baitu Zuricheko epaitegi batek (Suitza). Gaineratu zuen Agiriano EAJko kide izateak ez duela enpresa lehiaketatik baztertzen.

Ormazabalen arabera, proposamen ekonomikoa eta teknikoaren arteko koherentzia aztertzen duen txostena falta da soilik, Zubietako errauste plantaren kudeaketa zein enpresa taldek irabaziko duen jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.