Ortuellan atxilotutako gaztea espetxeratzeko agindu dute
MADRIL. Asier Rodriguez iragan asteazkeneanatxilotu zuten, eta gaztea espetxeratzeko agindu du Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Rodriguezek uko egin dio deklaratzeari. 2001eko abuztuan ertzainen furgoneta bati eraso egitea egotzi diote. Azken bi urteetan ertzainak jazarri zaizkiola salatu du Rodriguezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu