Lehengo astean Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak jakinarazi zuen Andoni Ortuzar hedabideko arduradun izan zen garaiko 46 kontratu legeztatzearen ondorioz zazpi milioi euro ordaindu beharko dituztela, eta 'zulo' hori berari leporatzea ez zaio batere gustatu Ortuzarri. "Surio halako mezuak ari da hedabide batzuen bitartez, eta prest nago harekin aurrez aurrekoa izateko kontu horiez", esan du gaur goizean Ortuzarrek Onda Vasca irrati katean.
Iaz hartu zuen EITBko zuzendari nagusi kargua Suriok, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzara heldu ondoren. Ortuzarrek 2008ko urtarrilean utzi zuen postu hura -1999an izendatu zuten-, eta harrezkero EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea da. Honek EITB laga zuenean, eta Surio iritsi bitartean, inork ez zuen hartu zuzendari nagusi kargua.
komunikabideak
Ortuzar prest dago Suriorekin aurrez aurrekoa izateko EITBko diru kontuei buruz
EITBko zuzendari nagusiak lehengo astean zioen Ortuzar hedabideko arduradun izan zen garaiko 46 kontratu legeztatzearen ondorioz zazpi milioi euro ordaindu beharko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu