Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur goizean Radio Euskadin emandako elkarrizketan salatu du PSE-EEk EAJrekiko harremanak "lehertu" egin dituela azken hiru urteetan, "agintera heltzeagatik".
Ortuzarrek uste du Eusko Jaurlaritza "dagoeneko lurrera erori" egin dela. PP-PSE-EE ituna hizpide hartuz, Ortuzarrek esan du Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria "tematuta" badago ere, "astuntasunaren legea astuntasunaren legea" dela, eta amaitutzat eman du PSE-EEren agintaldia.