EGI EGUNA

Ortuzar: "Rajoy eta Rubalcaba demokraziaren beldur dira"

Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenera berandu heldu izana egotzi dio EAJko buruak ezker abertzaleari.

EAJko ordezkariak, Elgoibarren. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2014ko apirilaren 12a
01:14
Entzun

EGI EAJko gazteriaren eguna ospatu dute gaur Elgoibarren, eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak hartu du hitza. Bertan, ohartarazi du "defizit demokratiko baten aurrean, demokrazia gehiago" dela irtenbide bakarra: "Demokrazia gehiago zer den? Elkarrizketa gehiago eta handinahi gutxiago, ulermen gehiago eta inposaketa gutxiago". "Demokraziaren beldur" izatea egotzi die Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiari.

Ezker abertzalea ere kritikatu du Ortuzarrek. Ohartarazi du XIX. mendetik ari dela EAJ erabakitzeko eskubidea eskatzen, eta "lezioak" eman nahi izatea aurpegiratu dio ezker abertzaleari: "Beste batzuk, ordea, konplexutik sortu ziren eta hasierako konplexu hartan daude oraindik ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.