Ortuzarrek dio legez kanporatzea eragotzi duela Kongresuko itunak

Madinaren ustez, testuak «garrantzi historikoa» du, PPren jarrera aldatu dela islatzen duelako

Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Ezker abertzaleak jeltzaleei egin dizkien kritikak alboratu egin ditu Andoni Ortuzarrek, EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak. Adierazi duenez, asteartean Kongresuan adostutako testuarekin Amaiur legez kanpo ez uztea lortu da. «Ezker abertzaleari hori ez bazaio nahikoa iruditzen, arazoa harena da», esan du ETBri emandako elkarrizketan.

Ortuzarrek gogorarazi du Bildu eta Amaiurren legez kanporatzea eskatzeko UPDk aurkeztutako mozio baten alternatiba gisa aurkeztu zutela testu hori: «PPk UPDren nahiari modu eroso batean ezezkoa emateko sinatu zuen akordioa EAJk, baina baita balizko legez kanporatzeei lerro gorri eta horma bat jartzeko ere». Ortuzarren ustez, garrantzia duena da PPk legez kanporatzeen aurkako «konpromisoa» hartu duela, «orain gutxi arte» ilegalizazio eskaeren aldekoa zenean.

Ortuzarrek erabat ukatu du EAJk PPri men egin diola, eta ezker abertzalea baztertzeko asmoa izan duela. Lortutako akordioa UPDren «probokazio bati» erantzuteko izan zen, ez inor bazterrean uzteko, bere esanetan.Hala, «kexati» izateari uzteko eta «umilagoa» izateko eskatu dio EAJkoak ezker abertzaleari. «Ematen du ezker abertzalea ez dela politika errealean kokatu», esan du Ortuzarrek. «Amaiur konturatu egin behar da Madrilen politika egitea Kongresura joatea baino zerbait gehiago dela», gaineratu du.

Ortuzarrek azpimarratu du bake prozesuak aurrera egitearen aldekoa dela EAJ, eta prozesu horretan ezinbestekoa dela ezker abertzalea egotea. Ezker abertzalea norabide egokian ikusten badu ere, bidea «nahi baino motelago» egiten ari dela uste du.

PPren jarrera aldaketa

Eduardo Madina PSOEk Kongresuan duen idazkari nagusiaren aburuz, berriz, garrantzi «historikoa» dauka taldeek Kongresuan adostutako testuak, PP, PSOE, EAJ eta CiUk «azken 16 urteetan» elkarrekin sinatu duten lehen akordioa izan delako. PPk testu horrekin bat egin izanak, gainera, alderdi horren «lengoaian, tonuan eta formetanerabateko aldaketa dakar», Madinaren ustetan. PPk euskal auziaren inguruan izandako «jarrera aldaketa» txalotu egin du PSOEko diputatuak, besteakbeste, akordio politikoetarako bidea errazten duelako. Ordea, Madinakkritikatu du Amaiurrek bere burua Kongresuko eztabaidatik kanpo utzi zuela, eta ez zuelaakordioaren negozizketetan parte hartu nahi izan. «Iraganeko hizkuntza erabili zuen», salatu du.

Nolanahi ere, PSOEko diputatuak ez du zalantzarik Amaiurren barruan indarkeria justifikatzen ez duen pertsona asko daudela eta «tradizio demokratiko luzea» duten alderdietako kideakdirela. Horixe izan zen, hain justu, PSOEk Amaiurren legez kanporatzea ez eskatzeko erabili zuen argudio nagusia, bere esanetan: «Estatuko abokatuak eta Poliziak esaten ziguten ez zegoela froga nahikorik legez kanporatzeko, eta guk irizpide demokratikoen arabera jokatu genuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.