Uxue Barkos Nafarroako presidentearen kargu hartzean izan da Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, eta bertan esan du Barkosen gobernua "normaltasunarena" izango dela.
Gobernu berriak "Nafarroaren ateak" irekiko dituela adierazi du agintari jeltzaleak. Orain arte ez bezala, "bere ingurura modu ireki batean, hitz egiteko gogoz eta elkarlanerako intentzioa duen erkidegoa" izango da Nafarroa. Horregatik, Barkosen gobernua "ilusioarena, aurrerapenarena eta etorkizunarena" izango dela berretsi du Ortuzarrek.