Osagile eragozleen zerrenda dela eta, kritika Catalani
IRUÑEA. Iaz, Nafarroan osasun langileen kontzientzia eragozpenaren erregistroa onartu zuten foru lege batean —abortua praktikatzeko eragozpenik ez duten langileek izen ematea ahalbidetzen du—. PPk helegitea jarri zuen Konstituzionalean foru lege horren aurka. Atzo jakin zenez, Parlamentuak helegite horren aurkako idatzia aurkeztu du auzitegian, baina Alberto Catalan presidenteak ez du ezer esan. Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak Catalanen jarrera kritikatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu