Osakidetza saritu dute, historia klinikoak egoki kudeatzeagatik
MADRIL. Osasun arretako Espainiako elkarteak saria eman dio Osakidetzari, historia klinikoak modu elektronikoan gordetzeko proiektuagatik. Elkarteak nabarmendu du kalitatea eta segurtasuna hobetu dituela Osakidetzak, eta okerreko sendagaiak hartzen dituztenen kopurua %67 jaitsi dela proiektua abian denetik. Orobat, esan du medikuen arteko harremana errazten duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu