Osasuna

Osakidetzak 5.000 lagun prestatuko ditu larrialdi egoeretarako

Kit berezia prestatu dute, bat-bateko heriotzei aurrea hartzen irakasteko. Osakidetzaren arabera, EAEn urtero 600dik gora bizitza salba daitezke hala.

2009ko urtarrilaren 21a
18:13
Entzun
Urtero 840 bat pertsona bat-bateko heriotzak jota hiltzen dira EAEn, eta Larrialdiko zerbitzuak heldu arte zer egin behar den jakiteak 600 bizitza inguru salba ditzakeela azaldu du gaur Osakidetzak. Horregatik, une horietan zer egin jakiteko, Osasun Sailak kit berezia prestatu du: CDa, 30 minutuko azalpenekin, eta plastikozko panpina, ikasitakoa praktikan jartzeko. Ahoz ahoko saioak egiten eta eskuekin bularraldea sakatuz arnasari buelta ematen erakusten du.

Osakidetzak 15-16 urte bitarteko gazteak, odol emaileak eta Medikuntza eta Erizaintza ikasleak prestatuko ditu hasieran, guztira 5.000 bat lagun. Horietako bakoitzak gero beste hiru laguni azalduko dizkio egitekoak. Larrialdietan trebatutako giza katea ikasturtea bukatu baino lehen 20.000 lagunekoa izango dela aurreikusten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.