Osakidetzak baheketa bat egingo du Lazkaon

Ostegunean eta ostiralean egingo dituzte probak, eta bihar eskatu beharko da txanda. Kiroldegian egingo dituzte probak, arratsaldez.

Baheketa bat Erriberrin (Nafarroa), joan den urtarrilean. IñIGO URIZ / FOKU
2021eko martxoaren 23a
20:27
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak baheketa bat egingo dute Lazkaon (Gipuzkoa) aste honetan. 19 eta 59 urte bitarteko herritarrei eskatu diete har dezatela bihar, hilak 24, PCR proba bat egiteko ordua Lazkaoko osasun zentrora deituta, 943-80 55 60 telefonora.

Probak ostegunean eta ostiralean egingo dituzte, kiroldegian, 15:00etan hasi eta 20:00ak arte. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dizkiete.

Osasun Sailak eta Osakidetzak ohar batean oroitarazi dute, halaber, gaitzaren sintomak dituzten pertsonak etxean gelditu behar direla, bakarturik. Izan ere, horiek zuzenean jarri beharko dute harremanetan osasun etxearekin, eta ez dute baheketan parte hartuko. COVID-19aren sintomatzat hartzen dira sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasuna eta usaimenaren galera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.