Osakidetza

Osakidetzak eta sindikatuek ez dute akordiorik lortu deialdi publikoaren inguruan

Lan eskaintza publikoaren inguruko saio monografikoa egin dute mahai sektorialean. Osakidetzako giza baliabideen arduradunaren arabera, sindikatuek eman behar dituzte azalpenak.

Langileek apirilean egindako protesta, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 26a
16:25
Entzun

Gaur ere ez. Osakidetzako mahai sektorialen ez dira adostasunera iritsi zuzendaritza eta sindikatuak. Gasteizen lan eskaintza publikoaren inguruko saio monografiko bat egin dute gaur goizean, eta aurrekoetan bezala, ez dute akordiorik lortu. Jose Mari Armentia Osakidetzako giza baliabideen arduradunaren esanetan, sindikatuek azaldu beharko dute zergatik ez duten onartzen "mila pertsona baino gehiagori egonkortasuna emango lieken" deialdi publikoa: "Adostasuna bilatu dugu, baina ez dugu aukera galduko mila lanpostu sortzeko".

Azken hilabeteetan deialdi publikoaren harira eztabaida sortu da Osakidetzan. Sindikatuek diote gutxienez 3.000 lanposturen beharra dagoela. Osakidetzako zuzendaritzaren aurreikuspenak, ordea, ez daude hortik gertu: Osakidetzako administrazio kontseiluak onartua du 2014ko eta 2015eko ordezkatze tasei dagozkien 484 eta 640 lanpostutarako deialdi publikoa egitea; 2016an, bestalde, 1.000 postu sortuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.