osasuna

Osakidetzak mahai sektorialera deitu ditu sindikatuak irailaren 15erako

Eseri eta negoziatzeko eskatu diote sindikatuek zuzendaritzari goizean.

Bilbon manifestazioa egin zuten sindikatuek, ekainaren 26an. MARISOL RAMIREZ, ARP
2014ko uztailaren 23a
12:30
Entzun

Sindikatuekin akordio batera heltzeko asmoz egin du deialdia Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez. "Ahal den neurrian", lan baldintzen gaineko neurriak hitzartzeko asmoa agertu du. Gaineratu duenez, mahai sektorialera deitzeak agerian uzten du "elkarrizketarako borondatea" duela.

Goizean, langileen %93 ordezkatzen dituzten zortzi sindikatuek —SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK-k— mezua igorri diote Osakidetzari: mahai sektorialean eseri eta negoziatu nahi dute. Ia bi hilabete dira eskari hori lehenengoz egin ziotenetik; ekainaren 26an, esaterako, langileek kalera eraman zituzten aldarrikapenak, Bilbon. Gaur argitaratutako oharrean mobilizazio gehiago egiteko prest agertu dira. 

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren udako "murrizketak" salatu dituzte sindikatuek, plazaratu duten ohar baten bidez. Haien arabera, "lantaldea ordezkatzeari" uzten zaio, oheen laurdena itxi egiten da, eta horrek pilaketak eragiten ditu hainbat zerbitzutan. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.