Osakidetzak ohartarazi du txertaketa egutegiari buruzko mezu faltsu bat zabaltzen ari dela

Azken orduetan sare sozialetan zabaldu den mezu bat gezurra dela abisu eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Mezuan, adin tarte ezberdinetako txertaketa egutegi bat ageri da, eta Osakidetzaren SMSa jasotzea ez dela behar esaten da.

Illunbeko txertaketa gunea (Donostia), artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO/ FOKU
2021eko maiatzaren 29a
15:17
Entzun

Txertaketarekin zerikusia duen mezu faltsu bat sare sozialetan zabaltzen ari dela ohartarazi du gaur Osakidetzak. Mezuak txertaketarako egutegi baten berri ematen du, zehazki, 1962tik 1979ra jaiotakoei noiz dagokien txertatzea zehazten du. Halaber, mezu horretan esaten da ez dela behar Osakidetzaren SMS bat jasotzea txertaketarako ordua hartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bidez ohartarazi du mezu hori faltsua dela, eta herritarrei eskatu die Osakidetza haiekin harremanetan jarri arte itxaroteko, orain arte egin den bezala. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan txertaketa prozesuak aurreikusitako bidetik jarraitzen duela argitu du Osasun Sailak oharrean, eta, beraz, ez egiteko kasurik sare sozialetan zabaldutako mezuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.