Osakidetzak telelaguntza emateko kontratua gaizki egin zuela ebatzi dute

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak bertan behera utzi du Osakidetzak gaixoei telelaguntza emateko bi enpresarekin egindako kontratua. Osatek elkartearen bidez egin zuen aukeraketa, eta, bidegabea izan zelakoan, salatu egin zuen lehiaketan kanpora utzi zuten enpresetako batek, Igon izenekoak. Irregulartasunak izan zirela azaldu zuen: irabazle jo zituzten enpresek gaitasunik ez zutela, gardentasunik ez zela izan eta epaileek bateraezintasunak zituztela.

EAEko kontratu publikoak aztertzen dituen erakundeak arrazoi eman dio Igon enpresaren salaketari. 5,6 milioi euroko kontratua egin zuen Osakidetzak bi enpresarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25.000 gaixori zerbitzu emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.