ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuek batzarrak egingo dituzte osasun etxe eta erietxeetan, langileei Osakidetzako lan gatazka zein egoeratan dagoen azaldu eta haien iritziak jasotzeko. Apirilaren 21ean hasiko dituzte bilerak. Gurutzetako ospitalean apirilaren 23an egingo dute batzarra, Txagorritxun 23an eta Donostia Ospitalean 24ean.
Langileen iritziak bildu ostean, maiatzean mobilizazioren bat egingo duten erabakiko dute. Lau sindikatuek deituta, martxoaren 6ean egin zen azken mobilizazio eguna Osakidetzan. Sindikatuak «oso pozik» agertu ziren grebak izandako jarraipenarekin. Osakidetzak, berriz, grebaren eragina txikia izan zela adierazi zuten. Hain arabiera, langileen %6,35ak baino ez zuen greba egin.
Batzarrak deitu dituzten sindikatuen arabera, Medikuen Sindikatuak, SATSEk, UTESEk, SAEk eta CCOOk Osakidetzako zuzendaritzarekin duten akordioak ez ditu Osakidetzako profesionalen lan baldintzak hobetzen. Gainera, haien ustez, bazterrean geratzen dira sindikatuenaldarrikapen gehienak. «Akordioak ez ditu langileen lan kargak arintzen, eta ez dira alor bakoitzeko profesionalen funtzioak zehazten. Gainera, soldaten arteko aldea gehiago zabaldu da, ez baita soldata taulen beste banaketa bat egin».
Sindikatu batzuen jarrera «oso ahula» izan dela adierazi zuten: «Jokoa egin diote administrazioari. Pena da, osasun publikoa hobetzeko aukera baitzegoen».
Duela 10 hilabete abiatu zen Osakidetzaren lan gatazka. Osakidetzako zuzendaritzak iazko ekainaren 6an deitu zuen mahai sektoriala, eta alde bitarako bilerak hasi zituen.Urriaren 11ean mahai sektorialaren %10a ordezkatzen duen Medikuen Sindikatuarekin akordioa sinatu zuen Osakidetzak. Abenduaren 27an, berriz,2007-2009 urte arteko Osakidetzako langileen lan baldintzak finkatu zituen Jaurlaritzak dekretu bidez.
Horren aurrean, mobilizazioak deitu zituzten Mediku Sindikatuak ez beste sindikatuguztiek. Urtarrilaren 29an greba orokorra egin zuten.
Batasun sindikala hausten joan zen. Osakidetzak mahai sektoriala deitu, eta negoziazioak iraun bitartean mobilizazioetan ez parte hartzea erabaki zuten SATSE eta UTESE sindikatuek.
Otsailaren 21eko greba orokorraren ostean, martxoaren 5ean hain zuzen, hurrengo egunerako deitu zegoengreban ez parte hartzea erabaki zuten CCOOk eta SAEk
Handik astebetera, mobilizazioetan ez parte hartzea erabaki zuten sindikatuek-SATSE, CCOO, UTESE eta SAE-akordioa sinatu zuenOsakidetzaren zuzendaritzarekin.
Osakidetzan batzarrak antolatu dituzte ELA, LAB, ESK eta UGTk
Lan gatazka zertan den azalduko diete langileei, eta haien iritziak bilduko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu