Bultzadak eman nahi dizkion arloekin bideoak egin ditu PPk. Gaur, Osakidetzari buruzkoa egin dute publiko, eta hura hobetzeko hizkuntzarekin zerikusirik ez duten neurriak ere proposatzen dituzten arren, haren egoera kaskarra dela argudiatzeko arrazoi bakarra jartzen dute: euskara.
Bideoan kontatzen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (OCDE) arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa dela osasunean diru gehien gastatzen duena Espainiako autonomia erkidegoekin alderatuta, baina, kalitateari dagokionean seigarren postuan dagoela. Arrazoia? Prestatuta daudenei atea ixten zaiela euskara ez dakitelako.
ðŸÂÂ¥ ¿Quieres que la sanidad vasca vuelva a ser puntera? Impulso a la sanidad. #AlonsoNosUnehttps://t.co/qD6Q5oHh5I
— PP Vasco (@PPVasco) 2016(e)ko irailak 20