Gaixo batek jasandako hizkuntz eskubideen urraketari lotutakoa da aurten Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jasotako lehen dosierra. Hori kontuan hartuta, antzeko egoerak bizi izan dituzten pertsonen testigantzak bildu, eta dokumental bat osatu du. Maiatzaren 4an aurkeztuko dute.
Testigantza «gordinak eta larriak» dira bildu dituztenak. Dokumentalean ageri den gaixoetako batek hala azaltzen du bizi izan zuena. «Kontsultara sartu eta euskaraz hasi nintzen medikuarekin, eta hark erdaraz erantzun. Nik berriro euskaraz egin nion, eta halako batean esan zidan horrela ezin zuela kontsultarekin jarraitu». Medikuak, gainera, esan zuen gaixoak bazekiela erdaraz. «Hizkuntza eta osasuna dikotomia horretan zerbait falta da: euskaldunon duintasuna. Zergatik egingo diot uko nik arreta euskaraz jasotzeari, nik horretarako eskubidea badut?», aldarrikatzen du gaixoak.
Behatokiak jaso ohi dituen kexa ugarienetakoak dira osasungintza alorren izaten diren hizkuntz eskubideen urraketei buruzkoak. Dokumentalean jasotzen denez, gainera, kexa horiek gero eta ohikoagoak dira. Hala, maiz salatu izan dute Osakidetzan, adibidez, berez euskaraz jakitea eskatzen den lanpostuetan soilik gaztelaniaz dakiten langileak egotea. Beraz, erabateko aldaketa bat eman behar dela defendatu izan dute, gaixoen hizkuntz eskubideak bermatzeko.
Egoera horren inguruan aurreko zein oraingo Jaurlaritzaren jarrera geldoa salatu izan du Behatokiak.
Osasun arloko hizkuntz urraketak salatzeko bideoa
Gaixoen testigantzak bilduta, dokumental bat aurkeztuko du Behatokiak heldu den maiatzaren 4an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu