Osasuna

Osasun Ministeritzak Arabako gaixoak artatzera hertsatu du Errioxako Gobernua

Osasun Ministeritzak adierazi du Sanzek hartutako neurriek ez dutela errespetatzen "herritarrek duten osasun zerbitzuetarako berdintasunezko sarbide eskubidea".

2011ko abenduaren 2a
18:41
Entzun

Espainiako Osasun Ministeritzak Arabako gaixoak artatzeko premia luzatu dio Errioxako Gobernuari. Osasun Ministeritzak adierazi du Pedro Sanz Errioxako presidenteak hartutako neurriek ez dutela errespetatzen "herritarrek duten osasun zerbitzuetarako berdintasunezko sarbide eskubidea".

Arabako Errioxako herritarrak irailetik erkidego hartan osasun arta jaso ezinik dabiltza eta Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak ez dute akordiorik lortu bileretan. 

Errioxan hartutako neurriekin administrazio publikoek elkarlana sustatzeko duten "leialtasun instituzionala" urratzen dela ulertzen du Osasun Ministeritzak. Legediaren arabera botere autonomikoek elkarlana eta laguntza eskaini behar diete beste administrazioei euren eremuko zerbitzuak ahalik eta modu eraginkorrenean eskaini ditzaten. Hala, komunitate autonomikoek hitzarmen eta programa amankomunak sinatu ditzakete, beti ere, elkarlanean zerbitzu hobea eskaintzeko. 

EAEak eta Errioxak euren osasun akordioa "aldatu edo deuseztatu" dezaketala esan du Osasun Ministeritzak, baina herritarren osasun eskubidea bermatzen duten arauak errespetatuz bakarrik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.