Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera joko du, Eusko Jaurlaritzak osasun murrizketak ez ezartzeko onartutako dekretuaren aurka. Jaurlaritzak uste du Espainiako Gobernuaren neurriek hainbat eskumen urratzen dituztela. Besteak beste, etorkinei osasun txartela kentzearen eta botikak berrordaintzearen aurka dago Jaurlaritza.
Espainiako Estatu Kontseiluak aurkeztutako txostenaren arabera, ordea, gobernuari dagokio osasun sistemaren finantzaketa erabakitzea, baita herritarrek jaso ditzaketen zerbitzuak arautzea ere. Hori kontuan hartuta joko du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera. Jaurlaritzak esan du zain egongo dela auzitegiek helegitea onartzen ote duten.
Osasun murrizketak ez ezartzeko Jaurlaritzaren dekretua, auzitara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu