Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, osasungintzan presondegiekin kolaboraziorako hitzarmena sinatu nahi du datorren urtean. Langraitzeko kartzelan egin nahi dituzte aldaketak lehendabizi legegintzaldia amaitzerako, preso gehienak bertan daudelako, eta baita kondena luzeenak dituztenak ere.
Behin egin beharrekoak amaitzen direnean, Osakidetzan bezala funtzionatuko dute kartzeletako erizaindegiek. Proba sistemetan sartzeko aukera ber bera izango dute, baita historia klinikora eta Osakidetzako espezialista guztiengana ere. Horri esker, kanpoan dauden herritarren zerbitzu berdina izango dutela presoek adierzi dute Osasun Sailetik.
euskal herria
Osasun Sailak presondegietako hitzarmena 2011n sinatzea espero du
Langraitzekin hasiko dira preso gehien dituen kartzela delako eta kondena luzeenak dituztenak bertan daudelako. Osakidetzak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak jasoko lituzkete horrela presoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu