Gizartea

Osasun zentro publikoetako sindikatuek eutsi egin diote biharko grebari

Eusko Jaurlaritzak eta biek ez dute lortu akordiorik gaurko bileran. “Ez dugu inoiz xantaiarik onartuko", adierazi dute sindikatuek.

2008ko otsailaren 20a
16:52
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentro publikoetako sindikatuek ez dute balekotzat jo Osakidetzaren eskaintza, eta biharko iragarria zuten arloko greba orokorrari eustea erabaki dute, gaur ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAEk jakinarazi dutenez.

Lan taldea %3 handitzea proposatu die Osakidetzak, kategoria guztietako gutxienez 680 postu berri ezartzea 2009. urtera bitarte. Garapen profesionalari, erizainei eta lan karga aztertzeari buruzko proposamenak ere egin ditu. Sindikatuak atzo arratsaldean batzartu ziren haren eskaintza aztertzeko. Bi aldeak gaur bildu dira berriz ere mahai sektorialean, eta ez dute akordiorik lortu.

“Ez dugu inoiz xantaiarik onartuko", adierazi dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute.

Aurretik Gabriel Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak sindikatuei eskatu die ez egiteko grebarik, modu horretara akordioa lortzea “oso zaila" izango delako. “Osakidetza behin eta berriro irtenbide bila aritu da, sindikatuen aldarrikapen guztiak jasotzen dituen eskaintza mahai gainean jarrita", esan du Inclanek. “Ez dute, ordea, akordiorik lortu nahi”.

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE sindikatuek martxoaren 6rako ere greba deialdia egina dute. Martxoaren 1ean manifestazioak egingo dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.