Osasuna ikertzeko zentrotik at utzi dute NUP, zio «teknikoengatik»

Kutz kontseilariak esan du NUP ez dela ikerketa gune «nagusietakoa»; Opusen unibertsitatea aukeratu du gobernuak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Osasun Ikerketarako Nafarroako Zentrotik kanpo utzi dute NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Ikerketa gutxi egiten duela, hala esan du Maria Kutzek, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak: «NUP ez da Nafarroan osasun ikerketan dagoen gune nagusietakoa». Publikoa ez, baina Opus Deiren unibertsitatea hartu du Iruñeko gobernuak zentrorako. «Interes teknikoei» erreparatu dietela esan du Kutzek.

Alderdi politikoek erabakiaren aurka hitz egin dute, eta NUP gutxiestea egotzi diote Nafarroako Gobernuari. «Bazterkeriaren alde egin du UPNk, NUP alboratuta eta unibertsitate pribatura jota», adierazi du PSNko ordezkari Maria Chivitek. NaBairen izenean, Asun Fernandezek salatu du eskola pribatuaren esku jarri izana osasun ikerketarako zentroa.

Kritikei entzungor eginda, Osasun kontseilariak berretsi du Opus Deiren unibertsitateak behar duela zentroan: «Ikerketa bikaina nahi dugu, eta horregatik batu ditugu pisu handienekoak».

EHUren ikerketa datuak

Ikerketari buruzko datuak eman ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. Espainiako eta Herrialde Katalanetako unibertsitateekin alderatuta, onenen artean laugarren dagoela jakinarazi du. Iñaki Goirizelaia errektoreak esan du «aipagarria» dela postua, baina badela hobetzeko tartea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.