Osasunbideak 102 postu gutxiago eskainiko ditu
IRUÑEA. Nafarroako Osasun Sailak zerbitzuen alorrean aurreikusten zituen 167 lanpostuetatik 65 eskainiko ditu azkenean. 102 lanpostu horietatik 67 ospitaleetako langileentzat ziren, eta beste 35 zerbitzuetarako. Sindikatuek salatu dute zerbitzuak pribatizatzeko asmoa duela Osasunbideak, eta profesionalen iritzia kontuan hartzeko eskatu diote. Gaur da biltzekoa mahai sektoriala, eta Marta Vera Osasun kontseilariak esan du lanpostuei begirako neurriak hartu beharko direla baina murrizketarik ez dela izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu