Irudia. Gasteiz
OSASUNERAKO DIRU GEHIAGO ESKATUZ
Datozen egunetan bilduko da Osakidetzako mahai sektoriala, eta hara eskari garbi batekin joango da LAB sindikatua: osasunerako aurrekontuak handitzea. Horri lotuta, hainbat protesta egiten ari dira. Atzo eguerdian, adibidez, ordu erdiko elkarretaratzea egin zuten Gasteizko Santiago erietxearen atarian. Zerbitzu publiko eta soldata murrizketarik ez, aukera badago: aurrekontuak handitu.Bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurkeztutako aurrekontuak salatu zituzten. Rafael Bengoa Osasun sailburuak orain dela aste batzuk eman zuen horien berri. Bertan, %9,63k jaitsiera aurreikusten zen inbertsioetarako Osakidetzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu