Osasunerako zentimoa ez jartzea erabaki du Jaurlaritzak
GASTEIZ. Osasunerako zentimoa ez jartzea erabaki duela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Patxi Lopez lehendakariak azaldu du Espainiako Gobernuak ezarria duela neurri hori, Hidrokarburoen Zerga Orokorrean kobratzen dela osasun zentimoa. Jaurlaritzak ez duela zerga horretan sakontzeko asmorik, eztabaida plazaratu besterik ez zuela nahi zehaztu du Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu