Euskara

Osasungintza euskaldundu dezatela eskatzeko sinadura bilketa egiten ari da EHE

Osasun arloko zerbitzuak herritar guztiek behar izaten dituztela, eta zerbitzu horiek euskaraz jasotzeko dauden zailtasun handiak aintzat hartuta, osasungintza euskaldundu dezatela eskatzeko kanpaina jarri du abian EHE Euskal Herrian Euskaraz erakundeak. Osasungintza euskalduntzeko neurri zehatz batzuk eskatuz herritarren sinadurak biltzea da ekimen horren ardatza. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako erietxe publiko nagusien atarietan kontzentrazioak eta sinadura bilketak egingo dituzte gaur. Beste zenbait erakundek ere bat egin dute ekimenarekin, hala nola, LAB sindikatuak zein ikastola publikoak biltzen dituen Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak.

2004ko maiatzaren 7a
19:59
Entzun
Euskal Herriko beste zenbait herritan ez ezik, Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako ospitalearen atarian, Donostiako Ospitalaren aurrean, Gasteizko Txagorritxuko erietxean, eta Iruñeko Bideko Amaren Ospitalean egingo dira gaur sinadura bilketak. Donostian, Gasteizen eta Iruñean eguerdian egin dituzte, eta, Gurutzetan, berriz, arratsaldeko 16:30etan hasiko dira.

EHEk osasungintza euskalduntzeko eskatzen dituen neurriak honakoak dira:

* Hizkuntz eskubideak berma daitezen beharrezkoak diren neurriak hartzea.

* Kontratatu beharreko langile berriak euskaldunak izatea.

* Egun lanean ari diren langileak euskalduntzea.

* Zerbitzua euskaraz izateko eta euskara lan hizkuntza bilakatzeko plan eraginkorrak abiatzea.

* Neurri hauen bidez euskararen benetako ofizialtasuna ahalbidetzea.

Hain justu, sinadura neurri horien alde emaeko eskatzen zaie herritarrei.

Iruñean Bideko Amaren erietxe aurrean egin duten kontzentrazio eta sinadura bilketa, eta, besteak beste, Joxe Aldasoro EHEko burua izanda han. Halaber, LABek ere bat egin du ekimenarekin eta sindikatu horretako ordezkari Alberto Mendilazok diru gehiago eskatu die adminsitrazioei osasun arloko langileak euskalduntzeko. Sortzen-Ikasbatuazeko ordezkari Kristina Andresek ere parte hartu du Iruñeko ekitaldian, eta osasun-etxeetako zerbitzuak eskalduntzeko dagoen premia azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.