Politika

Oscar Matuteren ildokoek EBk Eusko Jaurlaritzatik irten behar duela diote

"Lidergo postuetan eta jokabideetan erabateko berritzea" nahi dute, "gizartea eraldatzeko apustua egiteko". Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean egin du Ezker Batuak Kongresua.

2008ko maiatzaren 10a
13:06
Entzun
Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean egin du Ezker Batuak (EB) Kongresua, eta Oscar Matute Eusko Legebiltzarkideko kidea izango da gaurko zuzendaritzarekin kritikoa den ildoko burua. Gaur egun dute jendaurreko agerraldia, Bilbon emandako prentsaurrekoan, eta hari Dukiñe Arrizabalaga Donostiako zinegotziak, Jonathan Martinez Bizkaiko batzarkideak eta Angel Bao Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako zuzendari ohiak lagundu diote. Beste hainbat militante ere izan dira.

"Lidergo postuetan eta jokabideetan erabateko berritzea" nahi dutela esan dute, Espainiako hauteskundeetan botoen erdia galdu zutela nabarmendu dute, eta Eusko Jaurlaritzatik irtetea nahi dutela adierazi du Arrizabalagak -EAJrekin eta EArekin daude-. "Gure herriko ezkerrean zer paper bete behar dugun sakon aztertu behar dugu" eta, haien ustez, Jaurlaritzan egoteak "menpekotasun" handia dakarkio EBri ezkerreko politika garatzeko.



Hala, gizarte mugimenduekin eta sindikatuekin "zubiak eraiki" nahi dituzte "berriro", "gizartea eraldatzeko apustua egiteko".

Javier Madrazo da gaur egun EBko koordinatzaile nagusia, eta berriro hautagai izango dela iragarria du. Duela lau urte %62ko babesa lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.